Jarduera honek aukera eman nahi die desgaitasuna duten eta ez duten pertsonei tarte bat partekatu nahi badute futbolarekin zerikusia duen entretenimendu eta jarduera fisiko batean Estadio Fundazioko futbol-zelaian.

Azirkartek honako helburu hauek ditu proposamen hau dela eta:
Lehenik eta behin, kirol-jarduera bat eskaintzea, kasu honetan futbolarekin zerikusia duena, non desgaitasuna izan zein ez elkarrekin arituko garen espazio berean eta aldi berean. Proposatzen diren kirol jarduera fisikoek eragin nahi dute hainbat alderditan hala nola, bizikidetzan, nork bere mugak gainditzean eta ahaleginean. Hala ere, ez dugu ahaztu behar aisialdiko jarduera bat dela, eta bertaratzen garen guztion artean giro ona nagusitzen dela, kirol kolektibo honek berez duen profil lehiakorra alde batera uzten dugulako.
Elkartetik proposatzen dugun beste helburu bat da gizarteari ikusaraztea dibertsitate funtzionala duten lagunek beren denbora librean bizi duten errealitatea, hau da, ezin dutela modu aktiboan eta inklusiboan parte hartu erakundeek eta kirol-klubek programatutako aisialdiko jardueretan.
Azkenik, Azirkartetik gizartea sentsibilizatu nahi dugu, gazteei aukera emanez parte hartzeko gurea bezalako elkarteetan, eta ondorioz, integrazio-arazoak dituzten hainbat kolektiborekin gizarteratzearen alde lan egiteko. Horrexegatik, gure futbol inklusiboan boluntario batzuk ditugu; musutruk parte hartzen dute entrenamendu-saio horietan eta euren aisialdiaren tarte bat dibertsitate funtzionala duten pertsonekin partekatzen dute, eta hori funtsezkoa da benetako inklusiorako.