Futbol inklusiboaren dekalogoa


  • Har nazazu pertsona bat bezala, horixe naiz eta.
  • Errespetatu nire ikaskuntza-erritmoa nik zurea errespetatzen dudan bezala.
  • Barre egin nirekin, eta ez nitaz.
  • Onartu dena ez dudala primeran egingo, inork ez du egiten eta.
  • Nik ere erakutsiko dizut dakidan guztia.
  • Agian ez dut erantzungo espero duzun bezala, baina hobeto egiten saiatzen ari naiz.
  • Zure laguntzarekin, ni ere bai taldekide.
  • Desgaitasunen bat dugun pertsonak gara, sobera gaituak.
  • Eskerrik asko zure kirol gogokoena nirekin partekatzeagatik.
  • Futbola guztiona eta guztiontzat da.