Entrenamenduak diseinatzeko gure ustez ezinbestekoak diren honako parametro hauek erabiltzen ditugu:
- Entrenamenduak ludikoak izan behar dira, futbola aitzaki, gure jokalariek ondo pasa dezaten.
- Entrenamenduek beti izan beharko dituzte helburu teknikoak, taktikoak eta, jakina, funtsezko balioen lanketan eragina dutenak: ikaskuntza-erritmoa errespetatzea, nork bere mugak gainditzea, bizikidetza, enpatia, etab.
- Lortu nahi ditugun helburu teknikoak: baloia pasatzea, kontrolatzea, ondo bideratzea, botatzea eta driblatzea, baina beti ere ariketak eta jokoak gure jokalarien mailara egokituta.
- Lantzekoak diren helburu taktikoak: pase-lerroa, laguntzak, zabaltasuna, desmarkatzea, banakako eta zonako markatzea, jokoan aurrera egitea.
- Entrenamenduetako lehentasunetako bat mugimendua da, ardatz nagusia baita; beraz, saio horietako dinamikek saihestu beharko dituzte oso etenaldi luzeak edozein jarduera egitean.