Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat gara, bokazio soziala duten hezitzaileek osatua. Honako hauek dira gure helburuak: batetik, dibertsitate funtzionala duten pertsonek jarduera fisikoetan eta kirol arloko jardueretan parte hartzea eta gizarteratzea; bestetik, kolektibo horren potentziala ikusarazten lagunduko diguten ekintzak bultzatzea; eta azkenik, bi praktika horiek sustatzeko aukera emango duten akordioak egitea beste erakunde batzuekin.
AzirkArTe Gizarteratzeko Elkartea
