AzirkArTe Gizarteratzeko Elkartea

AZIRKARTE, aniztasun funtzionala duten gazteei aisialdirako aukerak emateko sortutako elkartea da. Bultzatzen dituen jarduerak, hezkuntza eta kultura mailakoak dira, eta ariketa fisikoari lotutakoak ere. Beti gazteen garapen pertsonala eta ongizatea kontuan dute.

Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, eta ZIRKU SOZIALA aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarteratzeko tresna moduan erabiltzen dugu.
Taldean, kirol jardueretan eta aisialdian eskarmentua dugun bost hezitzaile gaude, eta aniztasun funtzionala dugun 18 gazte inguru. Hasiera batean, ikasketek elkartu gintuzten; baina, egun, zirkuarekin lotutako jarduerek, eta horietatik sortutako aukerek batzen gaituzte.