Gizarte-zirkua arlo sozialean eta komunitarioan esku-hartzeko estrategia berritzailea da, mundu osoko hezkuntzaren eta psikologiaren eremu askotan hedatzen ari dena. Hainbat zirku-diziplinaren irakaskuntza praktikoan oinarrituta,— malabareak, akrobaziak, airekoak, orekak, clownak, eta abar— gizarte-zirkua egoera sozial zaurgarrian dauden lagunengana bideratzen da, hala nola bazterkeria-arriskuan dauden adingabeak, desgaitasunen bat dutenak, indarkeriaren biktima diren emakumeak, presoak edo droga-mendekotasunekin arazoak dituzten pertsonak.

Bestalde, funtsezkoa da pertsona hauek ahalduntzen lortzea gizartea eraldatzeko prozesuak errazago gerta daitezen.
Ikuspegi horretatik, hainbat zirku-diziplina irakastea eta praktikatzea ez da berez helburu bat; hau da, xede nagusia ez da ikasitako malabare, akrobazia edo orekak teknikoki eta perfektuki gauzatzea, baizik eta pertsonaren garapen integrala da garrantzitsuena. Izan ere, geroago ikusiko dugunez, gizarte-zirkuan arreta, autoestimua, iraunkortasuna, besteekiko konfiantza, eta horretarako gaitasuna landu egiten dira.
Gizarte-zirkuan prozesua da garrantzitsuena, ez emaitza.
(Iturburua: Luis Montero)