AzirkArTe Gizarteratzeko Elkartea

Gizarte-zirkua, inklusiorako eta hezkuntzarako tresna gisa erabiltzen dugu.
Lau jarduera-lerro ditugu:

• Ikasi, izateko: Asteroko saioak, mugimendu-trebetasunak eta gizarte-trebetasunak hobetzen lagunduko duten zirku-teknikak lantzeko. Izateko, hazteko eta gozatzeko gunea.

• Antzeztu, ikusarazteko: Eraldaketa-prozesuak errazten lagunduko diguten ikuskizun eta tailerren plangintza eta kudeaketa.

• Hobetzeko, prestatu: Urtean zehar hezitzaileentzat eta gure gazteentzat berariazko prestakuntza-planak egiten ditugu.

• Bidaiatu, partekatzeko: Zirku-Asto-Ibilaldia deritzon proiektuak ematen dizkigun aukerak aprobetxatzen ditugu. Bost egun inguru irauten dituen irteera horri esker, bertoko jendea eta gure herriak ezagutzen ditugu. Horrez gain, gure herrialdetik kanpoko erakundeak bilatzen ditugu, eta, eurekin batera, zirkua gizarteratzeko bitartekoa dela adierazten dugu.

Egiten ditugun jardueretako batzuk: Tailerrak, Ikuskizunak, Zirku-Asto-Ibilaldia…