Gizarte-zirkuaren dekalogoa

  • Denok gara desberdinak, gutako bakoitza berezia delako.
  • Akatsa ikaskuntzaren parte bat da.
  • Ikastea besteak zaintzen eta geure burua zaintzen, elkarri laguntzen eta elkarri laguntza eskatzen.
  • Gure funtsezko osagaiak: errespetua, ahalegina eta taldea.
  • Barre eragiteko ez da umiliatu behar.
  • Malabareak egiteko jakin behar da erortzen garen bakoitzean aurrera egin dugula.
  • Orekari eusteko, gure gorputza kontrolatu eta ezagutu behar da.
  • Akrobaziak egiteko, gure indarguneak eta ahuleziak ezagutu behar ditugu.
  • Trukorik onena ez da zailena, ondoen ateratzen zaidana baizik.
  • Zirkua guztiona eta guztiontzat da.