- Denok gara desberdinak, gutako bakoitza berezia delako.
- Akatsa ikaskuntzaren parte bat da.
- Ikastea besteak zaintzen eta geure burua zaintzen, elkarri laguntzen eta elkarri laguntza eskatzen.
- Gure funtsezko osagaiak: errespetua, ahalegina eta taldea.
- Barre eragiteko ez da umiliatu behar.
- Malabareak egiteko jakin behar da erortzen garen bakoitzean aurrera egin dugula.
- Orekari eusteko, gure gorputza kontrolatu eta ezagutu behar da.
- Akrobaziak egiteko, gure indarguneak eta ahuleziak ezagutu behar ditugu.
- Trukorik onena ez da zailena, ondoen ateratzen zaidana baizik.
- Zirkua guztiona eta guztiontzat da.